XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta egiaz; ¿badakizute nor dan, Sakrifizio Jainkozko au eskeintzen duana? ¿Ote da benturaz, apaiz bat, obispo bat, Aita Santu bat, aingeru bat, santu bat, edo bear bada Santuen Erregiña Maria? Ez, egiaz.

Ezta besterik baizikan apaizen Apaiza, Jaungoikoaren Seme bakar Jesu-Kristo, Aita betikoak berak ordendu zuana, apaiz betikoa, Melkisedek'en ordenaren erara.

Bai, bera da Meza Santuari anditasun berdin gabea ematen diona.

Bera da, kristauen Sakrifizioa Jaungoikozko obren berdiñera jasotzen duana.

Jesu-Kristo dala apaiz au, probatuko det San Juan Krisostomo'ren itz auekin: Apaizak dira serbitzari utsak: Jesu-Kristo da Ogia ta Ardoa Gorputz eta Odol biurtu, eta eskeintzen dan Sakrifizioa Santu egiten dituana.

Azkeneko aparian Konsagratu zituan ogia ta ardoa, eta orain ere badirau milagro ori egiten.